XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bolantekin hartutako arraina kontserba enpresetan dela adierazi dute kofradiekBolanta sareekin harrapatutako hegaluzea erosi dute Echeverria Idoeta Ormaza eta Infrisak, Gipuzkoa eta Bizkaiko baxurako kofradiek atzo adierazi zutenez.
Baxurako kofradien arabera, irailaren 9an Hendaian porturatutako 40.000 kilo hegaluze zeramatzaten hiru kamioik Echeverria Idoeta kontserba enpresan utzi zuten arraina.
Enpresa honek Heisa marka merkaturatzen du.
Irailaren 19an, berriz, Hendaian jasotako 16.000 kilo hegaluze eraman zituen kamioi batek Ormaza enpresara.
Kamioi guztiak Reytran enpresakoak zirela jakinarazi dute aipatutako iturriek.
Arrain inportatzailea den Infrisa S.A. konpainiari erositako hegaluzearen bezeroak nortzuk diren galdegin zioten kofradietako ordezkariek, eta erantzunik jaso ez zutenez elkarteak biltzen dituen kontserba enpresak direla ondorioztatu dute.
Infrisa
Bestalde, kofradiek igorritako agirian jasotzen denez, Frantziako kontserba enpresek ez dute bolantekin edo sare pelagikoekin harrapatutako arrainik erosten,
Enpresa hauek Indikoan atunzale-izoztaileek arrantzatutako hegaluzea erosten dute.
Beren ustez,
Kofradiek larunbatean Bilbon egingo den bolanten aurkako manifestaldian parte hartzera deitu dute.
Deialdiarekin bat egin dute dagoeneko Eguzki elkarte ekologistak eta HB zein EA alderdi politikoak ere.